Plaza, denon artean

Herri galdeketa Nolako plaza nahi duzu?

1. Aukera

irudiak 1aukera

Proiektu honek erabilera anitzeko plaza malgua proposatzen du. Dama-jokoko tablero baten moduan antolatzen du plaza eta tableroaren zati bakoitza beharraren arabera erabili ahalko da. Kioskoaren ordez eszenatoki berria egitea proposatzen du, berdura plazaren sarreraren alde batean. Harrizko plaza izango litzateke, eta espazioari freskura eta arnasa emateko landareak jartzea proposatzen du.

2. Aukera

irudiak 2aukera

Herritarrek plaza nagusiaren inguruan duten betiko irudiari eutsi nahi dio proiektu honek, eta horregatik mantendu ditu kioskoa eta arkupea. Plaza Nagusia Alde Zaharraren parte irudikatzen du, eta lotura eta integrazio hori, islatzeko adokinak eta erabiltzea proposatzen du. Horrez gain, Foruen ibilbiderantz eta ibairantz zabaltzeko asmoa ere jasotzen du, graden bidez.

3. Aukera

irudiak 3aukera

Proposamen honek bi helburu nagusi ditu: komunikazioa hobetzea eta plazako aldapa kentzea. Horretarako kioskoa kendu eta azoka plazaren aurrean eszenatoki finkoa jartzea proposatzen du. Desnibela, berriz, jarleku antzeko eskailera luze batzuen bidez leunduko luke. Irisgarritasuna bermatzea du helburu, eta zorua alde zaharreko besteekin berdintzea proposatzen du.

Zu hemen zaude: Home Denon Artean Plaza, denon artean Nolako plaza nahi duzu?

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut